XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aurrekoaren eginkizun bera du, baina, bere sarreran aplikatzen den seinalea, barneko zirkuitu batek sortzen duen zerra-hortz itxurakoa da. Zirkuitu honek sortzen duen seinalearen maiztasuna denbora-oinarriak kontrolatzen du.
Bi motakoak izaten ditu, bata goi-tentsiokoa izpi katodikoen hodia elikatzeko (3000 V-ekoa), eta bestea behe-tentsiokoa, gainerako zirkuitu elektronikoak elikatzeko.
Zirkuitu honek sortzen duen seinalearen maiztasunak erabakitzen du puntu-argitsua pantailaren ardatz horizontalean zein abiaduraz higituko den (lehen esan dugu bere irteera anplifikadore horizontalari konektatua dagoela).
Anplifikadore bertikalari aplikatzen diogun aztertu nahi dugun seinalea ere ezartzen zaio zirkuitu honi, horrela saretxoari aplikatzen zaizkion inpultsu negatiboen sorta ere sortzen duelarik. Inpultsu hauek ezabatzen dute puntu-argitsuak bere eskuinetik ezkerrerako ibilbidean markatuko lukeen lerroa.
Osziloskopioaren pantailan puntu argitsuaren ibilbide bertikalaren eta horizontalaren koordinazioaz irudikatzen da seinalearen forma, ibilbide konposatu hori behin eta berriz leku beretik doalarik.
Hori horrela gerta dadin, ekorketa horizontala hasten den bakoitzean puntu-argitsuak, ardatz bertikalarekiko balio bera izan beharko du, hau da, sarrerako seinalearen balio zehatz batez sinkronizatuta egon beharko du ekorketa horizontalaren hasierak.
Sinkronizazio (TRIGGER)-mota bat baino gehiago izaten dute osziloskopioek, hala nola
Ardatz bertikaleko maila finkatzeko agintea izaten dute; potentziometrikoa, edo eta tekla batez automatikoa.
Bestalde, osziloskopio gehienak bi kanalekoak direnez, beste tekla batez aukeratu ahal izango dugu sarrerako bi seinaleetatik sinkronizazioa zeinekin burutuko dugun.
Aginterik inportanteenak eta bakoitzaren funtzioa honela labur eman genezake: